Gaztea

musika

musika

Gaztea atarian

Kerobiak Bilbon emango duen kontzertua, zuzenean, ''Gaztea Live''n

Garazi Urdanpilleta

2010/11/04

Talde nafarra izango da gaur ''Gaztea Live''ko protagonista. 22:00etatik aurrera euren bideoklipak izango ditugu ikusgai eta 23:00etan, beriz, Kafe Antzokiako kontzertua emango dugu atari honetan.

Kerobiak kontzertua emango du Bilbon gaur Euskadiko Soinuaken Zuzen-zuzenean ekimenaren baitan. Kafe Antzokian izango da emanaldia eta Gaztea atarian emango dugu zuzenean "Gaztea Live" saioaren baitan.

22:00etatik aurrera, talde nafarraren zenbait bideoklip eskainiko ditugu eta ondoren, 23:00etan igoko dira taula gainera Kerobia taldeko mutilak. Bertan, trilogiaren azken aleko, Ontziak diskoko, kantuak aurkeztuko ditu taldeak, baita aurreko lanetako abesti arrakastatsuenak ere.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa