Gaztea

musika

musika

Musika lehiaketa

The Riff Truckers, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan txapeldun

2010/11/29

Talde bizkaitarrarekin batera, Metal atalean Gamora talde gipuzkoarra izan da garaile eta Beste Joeren atalean, berriz, Okkernoot talde holandarra.

The Riff Truckers taldea izan da txapeldun 22. Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan. Talde bizkaitarrarekin batera, Metal atalean Gamora talde gipuzkoarra izan da garaile eta Beste Joeren atalean, berriz, Okkernoot talde holandarra. bestalde, Pop-Rock atalean beste bi talde bizkaitar izan dira bigarren eta hirugarren, Yellow Big Machine eta Mobydick, hain zuzen ere. Metal atalean ere bigarren sailkatu den taldea ere gipuzkoarra da: Hiverland.

Bilbon egiten den musika lehiaketa beteranoan 818 taldek eman dute izena. Horietatik, 562 Pop-Rock atalean parte hartzeko aurkeztu ziren eta 38 sailkatu ziren azken faserako.

The Riff Truckers eta Gamora taldeek 5.000 euro eskuratuko dituzte lehen saria irabazteagatik. Gainera, zenbait abesti eta bideoklipa grabatuko dituzte eta zenbait emanaldi izango dituzte hitzartuta Madrilen,&' || 'nbsp;Azkena Rock Festival jaialdian eta Bilboko Aste Nagusian.

Aurreko edizioetan hainbat talde garrantzitsu saritu ditu Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketak tartean, Sidonie, Australian Blonde, Manta Ray, Sutagar, Atom Rhumba, El columpio asesino eta We are Standard.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa