Gaztea

musika

musika

2009an...

My Chemical Romance taldea indartsu itzuliko da

Erredakzioa

2009/01/05

Estudioko 3. lana aurten kaleratuko du New Jerseyko taldeak, baina oraindik ez dauka datarik zehaztuta.

My Chemical Romance talde estatubatuarra disko berria prestatzen ari da 2009. urte honetarako. The Black Parade disko arrakastatsuari lekukoa hartuko dion kantu-bildumak ikusmira handia sortu du.

Gerard Wayk argitalpen-data zehatzik ez daukan disko berriari buruz hitz egin du. Taldeko liderraren hitzetan, `zuzenekoen indarra izango du, kontzertuetako parametroekin grabatuta baitago. Soinu indartsuagoa izango da´.

Hiru urte dira taldeak ez duela ezer argitaratu eta zaleak zain daude. The Black Parade aurreko lana besapean hartuta, boskotea 2006ko Bilbao BBk Live jaialdian izan zen.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa