Gaztea

musika

musika

'Next Music station'

Al Jazeera Fermin Muguruzaren dokumentalak emititzen hasiko da

2011/02/28

Datorren astetik aurrera, kate ezaguna herrialde arabiarren musikari buruz musikari irundarrak zuzendutako seriea.

Al Jazeera Documentary Channel telebista katea datorren astetik aurrera hasiko da emititzen Fermin Muguruzak herrialde arabiarren musikari buruz&' || 'nbsp; zuzendutako dokumental seriea: "Next Music Station".

Dokumental multzo hori musikari irundarrak eta bere taldeak 2010. urtean 9 herrialdetatik barrena eginiko bidaiaren emaitza da. 80musikarirekin izandako topaketa 11 dokumentaletan dago islatuta: Egipto I: Cairo, Egipto II: Nilo River, Marruecos I, Marruecos II: Casablanca, Libano I, Libano II: Beirut, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan.

Al Jazeeraren dokumentalen katean martxoaren 10etik aurrera hasiko dira emititzen seriea arabieraz. Apiriletik aurrera, berriz, Al Jazeerak ingelesez duen Al Jazeera English katean emango dituzte.

Muguruzak berriki azaldu duenez, "''Next Music Station'' serieko dokumentalek herrialde arabiar horiek euren musika eta musikarien bidez ezagutzeaz gain, egun hauetan zonaldea astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko balio dute".

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa