Gaztea

musika

musika

Sare sozialak

Lady Gaga eta Justin Bieber, Twitterreko errege-erreginak

Garazi Urdanpilleta

2011/12/14

Kantari kanadar gaztea izan da sare sozial ezagunean 2011ko #trendingtopic nagusia eta Lady Gaga hirugarren lekuan gelditu da.

  • Lady Gaga eta Justin Bieber, EMA sarietan.

    Lady Gaga eta Justin Bieber, EMA sarietan. Argazkia: EFE

Lady Gaga eta Justin Bieber izan dira 2011. urtean Twitterreko errege-erreginak. Kantari kanadar gaztea izan da sare sozial ezagunean 2011ko #trendingtopic nagusia eta artista polemikoa hirugarren lekuan gelditu da.

Twitter sare sozialak gorakada nabarmena izan du eta argi erakutsi du pop musikak interes handia pizten duela. Musikariek eta musikariei lotutako albisteek, txutxu-mutxuek eta bitxikeriek zabalkunde handia izaten dute sare sozialetan. Justin Bieber-i eta Lady Gagari buruz asko hitz egin da Interneten aurten baita, halaber, Jonas Brothers taldeari eta Britney Spearsi buruz ere; bosgarren eta zortzigarren postuan daude, hurrenez hurren.

Artistentzat ezinbesteko bihurtu da Twitter euren albisteak jakinarazteko eta eguneroko bizitzaren berri zaleei emateko eta horiekiko harreman estuagoa lortzeko. 2.0 marketing deritzonaren barruan koka daiteke estrategia hori eta, hari esker, izar horien izenak etengabe barreiatzen dira Sarean.

2011. urteko #trendingtopic izan dira, halaber, futbola, NBA eta Japoniako lurrikara.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa