Gaztea

musika

musika

Santana 27

Berri Txarrakek beste kontzertu bat emango du Bilbon

Garazi Urdanpilleta

2012/01/13

Otsailaren 3ko kontzerturako sarrera guztiak agortu ostean, beste kontzertu bat iragarri du hirukote nafarrak otsailaren 4rako. Sarrerak salgai daude jada 13 euroko salneurrian (+ gastuak).

  • Berri Txarrak.

    Berri Txarrak. Argazkia: Galder Izagirre

Berri Txarrak taldeak otsailaren 3an ekingo dio Bilbon 'Haria Tour' birari eta Santana 27 aretoan emango duten kontzertu horretarako sarrera guztiak agortu egin dira jada. Hori dela eta, hirukote nafarrak beste kontzertu bat iragarri du: Bizkaiko hiriburuko areto berean arituko dira hurrengo egunean, otsailaren 4an. Bi kontzertuak 21:00etan hasiko dira.

Otsailaren 4ko kontzerturako sarrerak salgai daude jada Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (+ gastuak) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira. 

Bilboko hitzordu bikoitzaren ostean, Berri Txarrak taldea Salamancan, Oviedon, Santiagon, Santa Maria del Paramon (Leonen), Bartzelonan, Atarrabian (martxoaren 16an, Totem aretoan), Zaragozan, Madrilen, Gasteizen (apirilaren 20an, Jimmy Jazzen), Granadan eta Sevillan arituko da 'Haria' diskoko kantuak zuzenean aurkezten.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa