Gaztea

musika

musika

Ospetsuak

Lady Gaga, Twitterreko erregina

E. A.

2012/01/18

Sare sozial horretan jarraitzaile gehien dituen erabiltzailea da.

  • Lady Gaga.

    Lady Gaga. Argazkia: EFE

Gorantz doazen abeslarien aurrean, Rihanna eta Katy Perry esaterako, indarra galtzen ari zela zirudien arren, Lady Gagak argi utzi du bere gainbehera urruti dagoela oraindik. Izan ere, Twitterren jarraitzaile gehien dituen erabiltzailea da, 18 milioi, hain zuzen ere.

18 milioi jarraitzaile izatea benetako errekorra da eta abeslaria, imajinatzeko zaila den errealitate horren aurrean harrituta dago. “Ezin dut sinetsi 18 milioi TwitterMonster ditudala, sinesgaitza da. Orain dela urte gutxi, ia ez neukan jarraitzailerik”, adierazi du.

Lehiakortasun gogorra eta arriskutsua dagoen unean gertatu da hori, askok Rihannak eta Kate Perryk itzal egingo ziotela uste zutenean. Dena den, Barbadosekoa zazpigarren postuan dago, 11,9 milioi jarraitzailerekin, eta Kate Perry, berriz, hirugarrenean, 13,9 milioirekin. Bestalde, Justin Bieberrek (16,4 milioi) jarraitzen dio “Born This Way” kantuaren abeslariari. Lady Gagak pizten duen interesa ezin da zalantzan jarri, beraz.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa