Gaztea

musika

musika

Disko berria

Bruce Springsteenek disko berria martxoaren 5ean aterako du

E. A.

2012/01/19

“Wrecking Ball” deituko da albuma eta lehen singlea entzungai daukagu jada.

  • Bruce Springsteen.

    Bruce Springsteen.

The Boss”-en disko berriak irteera data dauka: martxoaren 5a. “Wrecking Ball” izena du albumak eta lehen singlea, “We Take Care of Our Own”, Apple-en eta iTunesen dendetan eros daiteke, Internet bidez eta Gaztean entzungai daukagu jada. Egin klik hemen.

Hamaika kantu biltzen ditu “Wrecking Ball” diskoak eta izena ematen dion abestia urrian aurkeztu zuen Bruce Springsteenek New Jerseyn, bere jaioterrian, emandako kontzertu batean.

“The Boss”-en 17. estudioko albuma izango da honakoa, eta aurkezpen biran Euskal Herrian ere arituko da. Ekainaren 2an Donostiako Anoeta estadioan eskainiko du kontzertua.

Prentsa berezituan argitaratutako informazioaren arabera, kantu berrien hitzek krisi ekonomikoak larritutako gizarte ezberdintasunak eta gizarte protesta mugimenduak jorratzen dituzte. Soinu berriekin ere jolastu du Springsteenek disko berrian. Rockaren erritmo klasikoez gain, hip-hopetik eta irlandar folketik eratorritakoak ere aurki daitezke “Wrecking Ball”-en.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa