Gaztea

musika

musika

Azken zuzenekoak

Otsailean bukatuko du Ken Zazpik aretoetako kontzertu bira

L.Z.

2012/01/24

Elorrion eta Zarautzen eskainiko dituen bi emanaldiekin taldeak bukatutzat emango du 2010etik aretoetatik ematen ari den kontzertu bira.

  • Ken Zazpi.

    Ken Zazpi.

2010ean "Ortzemugak begietan" diskoa kaleratu zuenetik, aretorik areto ibili da Ken Zazpi taldea lan berria aurkezten. Zarautzen hasi zuten duela bi urte aurkezpen bira eta Euskal Herrian ez ezik, Ingalaterran eta Irlandan ere izan dira, besteak beste.

Bi urtez kontzerturik kontzertu ibili ostean, datorren hilabetean bukatuko dute Eñaut Elorrieta eta bere taldekideek aretoetatik eskaini duten bira. Baina, aurretik, bi zuzeneko eskainiko dituzte: bata, Elorrion eta bestea, Zarautzen.

Elorrion otsailaren 17an arituko dira, Arriola Kulur Aretoan, 22:30ean, eta Zarautzen, otsailaren 25ean, Kiroldegian, 22:30ean.
Bi zuzeneko hauekin amaitutzat emango dituzte aretoetako emanaldiak, baina, aurreikusitakoaren arabera, udan hainbat herritako jaietan joko dute.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa