Gaztea

musika

musika

Uztailaren 12tik 15era

Noel Gallagher FIB jaialdian arituko da

L.Z.

2012/01/24

Bombay Bicycle Club, Miles Kane, Cooper eta Department S taldeen zuzenekoak ere iragarri dituzte.

  • Noel Gallagher FIB jaialdian arituko da.

    Noel Gallagher FIB jaialdian arituko da.

Benicassimeko FIB 2012 Jaialdiaren kartela itxura hartzen ari da. Orain arte, The Stone Roses, Florence and The Machine eta The Vaccines taldeak zeuden iragarrita eta gaur izen berriak ezagutu ditugu: Noel Gallagher, Bombay Bicycle Club, Miles Kane, Cooper eta Department S. Gainera, aipatutako jaialdian Los Tiki Phantoms taldeak joko du.

Uztailaren 12tik 15era izango da jaialdia Castellongo hiri ezagunean.

"Noel Gallagher's High Flying Birds"

Oasis taldea utzi zuenetik Noel Gallagherrek bideratu duen lehen proiektua da "Noel Gallagher's High Flying Birds". 2011n sortutako talde honen diskoa 2009 eta 2011 urteen artean grabatu zen eta bertan bildutako kantuak FIB jaialdian entzungo dira udan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa