Gaztea

musika

musika

Disko berria

Garbage taldeak disko berria aterako du udaberrian

E. A.

2012/01/26

Taldekideek sortutako Stunvolume diskoetxearekin argitaratuko dute albuma.

  •  .

    .

2005etik estudioko diskorik grabatu gabe egon ostean, Garbagek lan berria estreinatuko du udaberri honetan. Taldekoek urtarrilaren 23an sortu zuten Stunvolume diskoetxea eta berarekin aterako dute diskoa.

Los Angeleseko Red Razors Sounds estudioetan grabatu dute. Madisonetik (Wisconsin, AEB), taldea sortu zuten hiritik, kanpo egiten dute lan lehen aldiz da eta taldeak berak ekoitzi du.

Shirley Mansonek, Garbageko abeslariak, 24 abestiren moldaketak egin dituztela aurreratu du, besteak beste, izenburu hauekin: “Time Will Destroy Everything”, “Blood For Poppies”, “TROUBLE” eta “Not Your Kind Of People”.

Diskoa argitaratu ostean, biran irtengo da Garbage. Dagoeneko kontzertu batzuk hitzartu dituzte Europan, baina oraingoz bat ere ez gure inguruan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa