Gaztea

musika

musika

Sare sozialak

Rihanna sare sozialetan Lady Gagari aurrea hartzen ari da

E. A.

2012/01/27

Gagak sare sozialetako erregina izaten jarraitzen duen arren, YouTuben eta Facebooken Barbadosekoa gailendu da.

  • Lady Gaga.

    Lady Gaga.

Benetako gizarte mugimendu izan dira Lady Gaga eta bere jarraitzaileak azken urteetan. Artistaren little monsterrek, bere jarraitzaileei horrela deitzen baitie, sare sozialetako erregina bilakatu dute. Rihanna eta Eminem abeslari arrakastatsuei gainditu ditu New Yorkekoak.

Komunikazio digitalean espezializatutako Top Position aholkularitza enpresak egindako SocialMusic zerrendaren arabera, sare sozialetan arrakasta gehien duen abeslaria da Lady Gaga. Twitterren jarraitzaile gehien dituen artista da, hirugarrena Facebooken, seigarrena MySpacen eta zortzigarrena Lastfm zerbitzuan.

Zerrendan bigarrena da Eminem eta podioa ixten Rihanna dago. Dena den, une honetako pop abeslari ezagunenen arteko borroka mediatikoa ez dago erabakita. Barbadosekoa salmenta digitaletan lehena da eta Facebooken eta YouTuben ere gailendu egiten da.

Orain dela urtebete ezinezkoa zirudien Lady Gagaren marka hobetzeak. Poliki-poliki, ordea, Rihanna sare sozialetan aldea gutxitzen ari da. YouTuben, adibidez, 2.068 milioi erreprodukzio dituzte bere bideoek, hein batean “We Found Love” azken bideoarekin. Gagaren bideoak, aldiz, 2.044 milioi alditan erreproduzitu dituzte. Dena den, YouTubeko benetako erregea Justin Bieber da, 2.200 milioi erreprodukziorekin.

Lortuko al du Rihannak “Poker Face” kantuaren egilea tronutik kentzea?

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa