Gaztea

musika

musika

Kontzertuak

Estoparen bira berria Iruñera eta Bilbora helduko da

Garazi Urdanpilleta

2012/01/27

Otsailaren 4an Anaitasuna pabilioian arituko da talde katalana eta martxoaren 2an, berriz, Bilbao Arenan.

  • Estopa bikotea.

    Estopa bikotea. Argazkia: Sony

Estopak 'Estopa 2.0' diskoa zuzenean aurkezteko birako kontzertuak iragarri ditu eta Euskal Herrian bi geldialdi izango ditu: Iruñeko Anaitasuna pabilioian arituko da otsailaren 4an eta martxoaren 2an, berriz, Bilboko Bilbao Arenan.

2011ko azaroaren 21ean kaleratu zuen Estopa bikoteak estudioko zazpigarren lana. Muñoz anaiek eurek ekoitzi zituzten diskoa osatzen duten hamabi kantuak eta grabazio lan guztiak Bartzelonan daukaten estudioan gauzatu dituzte. 2.0 horrekin garai berrietara egokitu dela erakutsi nahi izan du Estopa taldeak, ukitu sintetikoak eta teknologikoak sartu baitituzte abestietan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa