Gaztea

musika

musika

Zurrumurruak

Madonna Bartzelonan arituko da ekainean?

Garazi Urdanpilleta

2012/01/27

Badirudi Poparen Erregina ekainaren 20an eta 21ean Palau Sant Jordin aritzeko aukerak daudela.

  • Madonna.

    Madonna. Argazkia: Universal

Madonnak disko berria eta bira iragarri ditu 2012rako eta bira horren haritik, berehala zabaldu dira kontzertu posibleei buruzko zurrumurruak. Gainera, duela hilabete batzuk Madonna.com webguneak bi data argitaratu zituen Bartzelonarako baina ordu gutxi batzuen buruan kendu egin zuten informazio hori. Berehala zabaldu zen albistea sarean eta gero eta indar gehiago ari da hartzen, gainera.

Itxura guztien arabera, ekainaren 20an eta 21ean arituko litzateke Madonna Palau Sant Jordin. Oraindik ez dago ezer baieztatuta, beraz, adi jarraituko diogu hari horri.

Gogoratu Madonnak 'M.D.N.A.' izena jarri diola prestatzen ari den disko berriari. Ikusmira handia piztu du diskoak eta izena argitaratu bezain pronto trendig topic bihurtu zen Twitterren.

Gainera, Gogoratu 'W.E.' filma ere estreinatu duela kantari estatubatuarrak (zuzendari gisa jardun du estreinakoz) eta bertako soinu-bandako kantuari esker Urrezko Globoa irabazi berri duela Poparen Erreginak.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa