Gaztea

musika

musika

Lan berria

Txapelpunken disko berria, ''Krem de la Krem''

E. A.

2012/01/27

Lekeitiokoek bertsioz osatutako albuma kaleratu dute

  • Txapelpunk.

    Txapelpunk.

Bueltan dator Iñigito disko berriarekin. Etsaiak hardcore talde mitikoko hiru kide batu dira Txapelpunken lan honetarako; Iñigito ahotsa eta taldeko burua, Atrofi baxu-jotzailea eta Toki bateria-jotzailea. Horiei Nami gitarra-jotzailea gehitu zaie.

“Krem de la Krem” da Lekeitioko taldearen lan berria eta bertsioz osatuta dago. Punk talde ezagunen hamalau bertsio moldatu dituzte. Cicatriz, Eskorbuto, Zer Bizio, Kortatu, MCD... 1980ko hamarkadako euskal rock erradikaleko ezinbesteko taldeen kantuak biltzen ditu Txapelpunken disko honek.

Aurkezpen bira datorren astean hasiko dute. Otsailaren 3an Arrasateko gaztetxean arituko dira, 10ean Lemoako gaztetxean, martxoaren 2an Gernikako gaztetxean, apirilaren 27an Madrileko Jimmy Jazz aretoan eta maiatzaren 25ean Donostiako Doka kafe antzokian.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa