Gaztea

musika

musika

Madrilen

Metallica, Slayer, Soundgarden eta Gojira, Sonisphere jaialdian

Garazi Urdanpilleta

2012/01/27

Mastodon, Within Temptation, Children of Bodom, Kyus Lives!, Clutch, Orange Goblin, Skindred, Ghost, Sister eta Vita Imana ere arituko dira Madrilen maiatzaren 25ean eta 26an.

  • Metallica, 2011ko Rock In Rion.

    Metallica, 2011ko Rock In Rion. Argazkia: EFE

Sonisphere Spain jaialdia laugarren urtez egingo dute Madrilen eta dagoeneko iragarri dituzte maiatzaren 25ean eta 26an Getafe Open Air aretoan joko duten talde handi batzuen izenak. Metallica, Slayer, Soundgarden, Mastodon, Gojira talde baionarra, Within Temptation, Children of Bodom, Kyus Lives!, Clutch, Orange Goblin, Skindred, Ghost, Sister eta Vita Imana baieztatu dituzte antolatzaileek.

Metallica talde kaliforniarrak ez du lehen aldia Sonisphere jaialdian (2009an ere izan ziren) baina aurten kontzertu berezi bate matera joango dira, 1991n kaleratutako ‘Black Album’ lana joko baitute osorik. “Nothing else matters, “Enter sandman” eta “Sad But true” kantuak, beraz, ez dira faltako kontzertuan.

Soundgarden taldea hamalau urteko geldialdiaren ostean itzuli da agertoki gainera eta, beraz, zaleak irrikaz dauzkate Chris Cornellek eta bere taldekideek. Estatuan emango duten kontzertu bakarra izango da.

Gojira talde baionarrak bere death metal progresiboko doinuak eskainiko ditu Madrilen eta eurekin batera agertokia partekatuko dute, besteak beste, Slayer (80ko hamarkadako trash metalaren erregeak), Within Temptation (aurreko hamarkadako metal sinfonikoaren ordezkari herbeheretarra), Mastodon (metal talde estatubatuarra), Children Of Bodom (talde finlandiarra), Kyuss Lives! (stoner talde mitiko kaliforniarra), Clutch, Orange Goblin, Skindred, Ghost, Sister eta Vita Imana taldeek.

Kartela ez dago itxita, guztira 30 talde arituko baitira Sonisphere jaialdiko hiru agertokietan. Sarrerak datorren asteartean, urtarrilaren 31n, jarriko dituzte salgai. Bi eguneko bonu berezien eskaintza izango da otsailaren 28ra bitartean eta 69 euroren truke (+ gastuak) erosi ahal izango dira bi egunetarako txartelak (kanpatzeko eskubidearekin). Gainera, Black Circle bonuak ere jarriko dituzte salgai 120 euroen truke (+ gastuak). Bonu berezi horien kopurua mugatua izango da vaina agertoki nagusiaren lehen lerroetan egoteko eskubidea emango du.

Bonu berezi horiek Ticketmaster sare osoan egongo dira eskuragarri.
 

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa