Gaztea

musika

musika

Lehiaketako irabazleak

Basaki taldearen 'Maiatzean Meatzean', aurtengo Ibilaldiko kantua

L.Z.

2012/02/01

Talde bizkaitarrak irabazi du Trapagako ikastolak aurtengo Ibilaldiko kantua aukeratzeko antolatutako lehiaketa.

  • Basaki.

    Basaki.

Duela hilabete batzuk Ibilaldiko kantua aukeratzeko lehiaketa abiatu zuen Trapagako Itxaropena Ikastolak. Guztira 25 artistek parte hartu zuten ekimen berezi honetan eta finalera Nabil, Larregi, Boys os Birle, The Uski's eta Basaki taldeak iritsi ziren.

Bost finalistak lehia bizian aritu dira azken asteotan eta gaur jakin dugunez, Basaki taldea izan da boto gehien eskuratu dituena. Hain zuzen ere, laukote bizkaitarraren "Maiatzean Meatzean" kantua izan da lehiaketa honetako irabazlea.

Bizkaiko Ikastolen aldeko festa datorren maiatzaren 27an ospatuko da Trapagan.

Zorionak Basaki!

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa