Gaztea

musika

musika

Kontzertuak

Ivan Ferreiro eta Mikel Erentxun, Donostiako Antzoki Zaharrean

Garazi Urdanpilleta

2012/02/01

Musikari galiziarra martxoaren 25ean arituko da Gipuzkoako hiriburuko antzoki ezagunean eta kantari donostiarrak, berriz, apirilaren 29an aurkeztuko du bertan lan berria.

  • Ivan Ferreiro.

    Ivan Ferreiro. Argazkia: Warner

Ivan Ferreiro eta Mikel Erentxun musikariek kontzertuak iragarri dituzte Donostiako Antzoki Zaharrerako. Lan berriak besapean hartuta arituko dira bi musikariak Gipuzkoako hiriburuko antzoki ezagunean. Galiziarrak martxoaren 25ean emango du kontzertua eta musikari donostiarrak, berriz, apirilaren 29an.

Bi kontzertu horietarako sarrerak eskuragarri daude jada. Ivan Ferreiroren emanaldirako sarrerak 18 euroren truke eros daitezke (+ gastuak) eta Mikel Erentxunen zuzenekorako txartelak, berriz, 16 euroko salneurrian eros daitezke (+ gastuak), Kutxa sarean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan.

Los Piratas taldean ezagutu genuen Ferreiro galiziarrak 'Confesiones de un artista de mïerda' diskoko kantuak aurkeztuko ditu Donostian. Bere ibilbide osoko abesti ezagunenak bildu ditu disko horretan, beraz, kontzertuan ere Los Piratasen garaiko eta bere bakarkako ibilbideko kantuak ere entzungo ditugu.

Bestalde, Mikel Erentxunek '24 golpes' diskoa argitaratu du aste honetan. Rock kantu soilak osatu ditu eta analogikoari omenaldi berezia egin dio artistak kantu berrietan, analogikoan grabatu baititu guztiak.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa