Gaztea

musika

musika

Atsedena

Garai txarrak, AC/DC taldearentzat

L.Z.

2012/02/01

Taldekideetako bat gaixo dagoenez, proiektu berriaren grabazioa atzeratzea erabaki du talde australiarrak.

  • AC/DC, BECen.

    AC/DC, BECen.

Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Brian Jonson AC/DC taldeko abeslariak adierazi du disko berriaren grabazioa atzeratu egin dutela, taldekideetako batek osasun arazoak dituelako.

"Black Ice" (2008) diskoa kaleratu zuenetik, talde australiarrak ez du lan gehiagorik argitaratu, baina, proiektu berri batean murgilduta zeudela iragarri zuten aspaldi. Dena den. Floridako "The Cowhead Show" irrati saioan Johnsonek emandako informazioaren arabera, momentuz atzeratu egin dute grabazioa.

AC/DC taldeko abeslariak ez du gaixorik dagoen taldekidea nor den argitu, ezta zein gaixotasun duen ere ez. "Aurten berriro elkartzea espero dut. Gutako bat gaixo dago. Ezin dut beste ezer esan, baina, gutxika hobera egiten ari da".

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa