Gaztea

musika

musika

Santana 27

Berri Txarrak, Bilbotik mundura

Garazi Urdanpilleta

2012/02/04

Ostiral honetako kontzerturako sarrera guztiak agortu ostean, beste kontzertu bat iragarri zuen hirukote nafarrak larunbaterako. Sarrerak salgai daude oraindik 13 euroko salneurrian (gastuak aparte).

Berri Txarrak taldeak ostiralean ekingo dio Bilbon 'Haria Tour' birari Santana 27 aretoan, sarrera guztiak agortuta. Hori dela eta, hirukote nafarrak beste kontzertu bat iragarri du: Bizkaiko hiriburuko areto berean arituko dira larunbat honetan. Bi kontzertuak 21:00etan hasiko dira.

Bigarren kontzertu horretarako sarrerak salgai daude Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (gastuak aparte) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira. 

Bilboko hitzordu bikoitzaren ostean, Berri Txarrak taldea Salamancan, Oviedon, Santiagon, Santa Maria del Paramon (Leonen), Bartzelonan, Atarrabian (martxoaren 16an, Totem aretoan), Zaragozan, Madrilen, Gasteizen (apirilaren 20an, Jimmy Jazzen), Granadan eta Sevillan arituko da 'Haria' diskoko kantuak zuzenean aurkezten.
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa