Gaztea

musika

musika

Azken orduan

Hainbat kontzertu bertan behera gelditu da denboralearen eraginez

Garazi Urdanpilleta

2012/02/03

Asteburuko hainbat kontzertu ez dira egingo elurra eta hotz siberiarra ekarri dituen denboralearen ondorioz. Ez dira zuzenean arituko, besteak beste, Petti, Txapelpunk eta Mikel Urdangarin.

  • Txapelpunk.

    Txapelpunk. Argazkia: Promomusika

Denborale bete-betean sartuta gaude eta elurrak, izotzak eta hotz siberiarrak errepideetan arazo ugari eragin du. Horren ondorioz, hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek. Pettiren, Txapelpunken edo Mikel Urdangarinen kontzertuetara joatekotan bazinen, adi informazio honi.

Bertan behera gelditu diren kontzertuak:

Otsailak 3, ostirala: 

Xabi & Petti (Irungo Kabigorri Ateneoa)

Txapelpunk eta Mitosia (Arrasateko Gaztetxea)

Shotta (Gasteizko Jimmy Jazz)

Otsailak 4, larunbata:

Discipulos de Dionisos + The Burning Lust + Latigazos (Barakaldoko Edaska aretoa)

Mikel Urdangarin: Ondarroako Kafe Antzokia


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa