Gaztea

musika

musika

Pop izarra

Lady Gaga Europan arituko da abuztuan

E. A.

2012/02/09

Apirilean ekingo dio Born This Way birari.

  • 'Born This Way' bira.

    'Born This Way' bira.

Agindu bezala, gaur argitu ditu Lady Gagak Born This Way aurkezpen birako lehen datak. 110 kontzertu eskainiko ditu eta horietatik hamaika dagoeneko badakigu non eta noiz izango diren.

Apirilaren 27an Hego Korean hasiko du bira, eta Asian eta Australian ibiliko da jarraian. Europa abuztu aldean bisitatuko duela espero dute; Hego Amerika, urte amaieran; eta AEB, 2013an. Dena den, datak baieztatzeko daude oraindik.

Biraren kartela zeresana ematen ari da jada. Gotikoa edo iluna da, beltza du nagusi. Kontzertuetarako ere estetika hori aukeratuko du?

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa