Gaztea

musika

musika

Disko berria

Blur taldeak disko berria aterako du

E. A.

2012/02/13

Graham Coxon taldeko gitarra-jotzaileak elkarrizketa batean iragarri du.

  • Blur taldea.

    Blur taldea.

Blur taldearen beste album bat izango da”. Adierazpen hori egin du Gaham Coxonek, Blur taldeko gitarra-jotzaileak, The Daily Records egunkarian. Bakarkako azken diskoa ari da aurkezten Coxon (A+E) eta promozio elkarrizketa batean egin ditu adierazpenak.

Brit sarien banaketa festan joko du Blur taldeak, izan ere, “musikari egin dioten ekarpen handiarengatik” sarituko dute. Oraindik entseatzen hasi ez diren arren, laster grabazio estudioan sartuko dira.

Bestalde, zurrumurruen arabera, Blur William Orbit ekoizlearekin aritu da estudioan lanean. Dena den, bietako inork ez du baieztatu.

Britpop taldeak argitaratu zuen azken lana “Fool’s Day” singlea izan zen, 2010ean. 2003az geroztik lau taldekideek batera grabatu zuten lehen aldia izan zen.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa