Gaztea

musika

musika

Asteko disko berriak

Enkore, Emeli Sandé eta El Sueño de Morfeo lan berriekin datoz

Garazi Urdanpilleta

2012/02/14

Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa irabazi zuen taldeak lehen diskoa dakar, baita kantari eskoziar gazteak ere. Talde asturiarrak, berriz, estudioko laugarren lana kaleratu du.

  • Emeli Sandé.

    Emeli Sandé. Argazkia: EMI

Enkore: 'Faktore komunak'. Talde bizkaitar gazte honek Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa irabazi zuen iaz eta, orain, estudioko lehen lana dakar Baga-Biga diskoetxearekin. 2009an ekin zion Bilboko Errekalde auzoan bere ibilbideari Enkore taldeak eta, bi EP kaleratu ostean dakarte lehen lan luzea. kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. Hardcore melodikoari etorri handiz eta freskotasunez heltzen diote eta abiadura, rocka eta harmoniak uztartzeko gaitasun handia dutela erakutsi dute.

Emeli Sandé: 'Our version of events'. Kantari eskoziar gazteak estudioko lehen lana dakar. Kritikaren saria jaso eta Coldplayren kontzertuetan atariko lanak egin ostean, disko honetako "Heaven" kantuarekin Erresuma Batuko zerrenden lehen postura iritsi da. Orain, hamalau kantuz osatutako diskoa dakar kantariak eta 2012an zeresan handia emateko asmoarekin dator gainera.

El Sueño de Morfeo: 'Buscamos sonrisas'. Estudioko laugarren lana dakar talde asturiarrak. 15 Grammy sariren jabe den Thom Russok ekoitzi ditu diskoa osatzen duten hamahiru kantuak. Zeltiar ukituko pop-rockari leial izan zaio taldea disko honetan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa