Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertu bira

Tolosa eta Donazaharre, Berri Txarraken hurrengo geldialdiak

L.Z.

Erredakzioa

2012/02/14

Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere arituko da talde nafarra; besteak beste, Londres eta Paris bisitatuko dituzte. Hemen duzue datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuen egitaraua:

  • Berri Txarrak

    Berri Txarrak

Iruzkinak

Berri Txarrak taldeak indartsu hasi du "Haria" bira. Besteak beste, Oviedotik, Santiagotik eta Leonetik igaro ostean, Euskal Herrian du berriro hitzordua asteburu honetan. Hain zuzen ere, bi kontzertu eskainiko dituzte ostiralean eta larunbatean; bata, Tolosako Bonberenea aretoan (sarrerak agortuta daude) eta bestea Donazaharren, Willis Drummondekin eta Mikel Hatsekin batera.

Martxoaren 9an Palman joko dute eta egun bat geroago Bartzelonan izango dira diskoa aurkezten. Behin handik itzulita, martxoaren 16an Atarrabiako Totem aretoa bisitatuko dute eta handik Zaragoza aldera abiatuko dira.

Martxoaren 24an Madrilen arituko dira eta apirilean Euskal Herrira itzuliko dira, Donostiako Gazteszenan eta Gasteizko Jimmy Jazzen zuzenean jotzeko. Aspaldi iragarritako kontzertuez gain, hitzordu berriak ere aurreikusi ditu talde nafarrak, apirilaren 21ean Londresen egongo baitira

Maiatzean espainiar Estatutik egingo dute bira: maiatzaren 12an, Tenerifen; maiatzaren 18an, Granadan; maiatzaren 19an, Sevillan eta maiatzaren 20an, Valentzian.

Bukatzeko, uda iristean Parisen aurkeztuko dituzte "Haria" diskoko kantuak. Han Sick of it All eta The Great Divide taldeekin igoko dira agertoki gainera.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2014 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#