Gaztea

musika

musika

Bideoklip mitikoak

'Denboraren makina': Extreme taldearen ''More Than Words''

E. A.

2012/02/14

Talde estatubatuarraren kanturik arrakastatsuenarekin 1990era bidaiatuko dugu aste honetan.

Gazteako erabiltzaile baten proposamenari jarraituz, Extreme taldearen “More Than Words” bideoklipa berreskuratu dugu aste honetan “Denboraren makina”-n.

1985ean sortu zuten Extreme Massachusetseko Malden hirian. 1991n egin ziren ospetsu, Extreme II: Pornograffiti bigarren diskoa atera ondoren. Lehen singleek (“Decadence Dance” eta “Get the Funk Out”) ez zuten arrakasta handirik izan AEBetan.

Diskoa zerrenda guztietatik kanpo zegoen diskoetxeak hirugarren singlea Arizonako (AEB) irrati batzuetara bidali zuenean. “More Than Words” abestia zen, aste honetako “Denboraren makina”-ko proposamena. Izugarrizko arrakasta lortu zuen eta Billboard zerrendako lehen postura iritsi zen. Kantu akustiko goxoa da, eta, bertan, maitasuna “hitzekin baino gehiagorekin” erakusteko eskatzen dio maiteari.

1996an banatu zen taldea eta buruak beste proiektu batzuetan murgildu ziren. Gary Cherone abeslaria Van Halenera batu zen. Nuno Bettencourtek, berriz, bakarkako diskoa atera zuen eta ondoren Morning Widows taldea sortu.

Extreme berriz elkartu zen 2004an kontzertu gutxi batzuk emateko. Hala ere, beste album bat argitaratu zuten 2008an, Saudades de Rock, eta mundu bira egin zuten ostean.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa