Gaztea

musika

musika

Maiatzaren 25ean eta 26an

The Offspring, Evanescence eta Machine Head, Sonisphere jaialdian

L.Z.

2012/02/17

Getafen maiatzean egingo den jaialdian Metallica, Slayer, Soundgarden eta Gojira ere arituko dira, besteak beste.

  • Offspring.

    Offspring.

Duela gutxi iragarri genizuen Metallica, Soundgarden, Slayer, Within Templation eta Mastodon Sonisphere Spain 2012 jaialdian arituko direla eta gaur beste hainbat talderen kontzertuak ezagutarazi dituzte antolatzaileek.

Hain zuzen ere, zortzi talde berriren izenak jakin ditugu: The Offspring, Evanescence, Machine Head eta Fear Factory, besteak beste. Talde guzti hauek Getafe Open Airren izango dira maiatzaren 25ean eta 26an.

Zuzeneko denak hiru agertokitan banatuko dira eta guztira hogeita hamar talde inguru igaroko dira taula gainetik.

Sarrerak bereziak otsailaren 28ra arte egongo dira salgai, 69 eurotan (bi egunetako bonoa + akanpalekua).

Hemen dituzue orain arte iragarritako taldeen izenak:

METALLICA

SOUNDGARDEN

THE OFFSPRING

EVANESCENCE

SLAYER

MACHINE HEAD

WITHIN TEMPATION

MASTODON

FEAR FACTORY

CHILDREN OF BODOM

KYUSS LIVES!

PARADISE LOST

GOJIRA

CLUTCH

ORANGE GOBLIN

RISE TO REMAIN

GHOST

KOBRA AND THE LOTUS

SKINDRED

SIX HOUR SUNDOWN

VITA IMANA

SISTER

... eta beste hainbat talde.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa