Gaztea

musika

musika

Bitxikeriak

Adele eta Katy Perry abeslarien gutiziak

L.Z.

2012/02/17

Musikaren munduko izarrek agertokira igo orduko zer jaten duten jakin dugu. Hemen dituzue hainbat adibide:

  • Adele.

    Adele. Argazkia: Universal

Zer jaten dute musikaren munduko izarrek agertokira igo aurretik?

Selena Gomezek adibidez, betidanik esan izan du gustuko dituela otordu lasterrak eta bere azken adierazpenetan azpimarratu duenez, bere kamerinoan ezin dute sandwichek hutsik egin. Dena den, Justin Bieberren neska-lagunak ez ditu Wonder moldeko ogiarekin egindako sandwichak jaten.

Badirudi ogitartekoek energia eta indarra ematen dietela kantariei, Adele abeslariak ere sandwichak eskatzen baititu zuzenekoak eskaini aurretik. Horrez gain, ozpina eta osagarri zitrikoak atsegin ditu.

Katy Perryk, aldiz, exijentzia arraroagoak ditu. Taula gainera atera orduko, marrubi "liofilizatuak" (fruitu siku mota bat) eskatzen ditu eta bere aldamenean hozkailu bat eduki behar du beti, ura bertan gordetzeko. Gainera, taldekide guztiak SIGG markako ura edatera behartzen ditu.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa