Gaztea

musika

musika

Tratu txarren ostean

Rihannak Chris Brownekin grabatutako kantu bat argitaratu du

Erredakzioa

2012/02/21

Barbadoetako kantariari tratu txarrak emateagatik urruntze-agindua dauka mutil-lagun ohiak baina, hala ere, "Birthday cake" kanta atera dute elkarrekin.

  • Rihanna eta Chris Brown, kantu berriaren azalean.

    Rihanna eta Chris Brown, kantu berriaren azalean.

Rihannak "Birthday cake" kanta argitaratu du, Chris Brownekin batera grabatutako kantu baten birnahasketa. Brown Barbadoetako kantariaren mutil-lagun ohia da eta urruntze-agindua dauka hari trau txarrak emateagatik.

Dena den, azken aldian hari hurbildu nahi izan zaio Rihanna eta horren erakusgarri da kantu hori kaleratzea eta abestiaren azalean Brown eta Rihanna elkarrekin agertzea. Interneten berehala sortu da aztoramendua eta Rihannaren zaleei ez zaie askorik gustatu.

Astelehenean bete zituen Barbadoetako artistak 24 urte. Twitter bidez jasotako mezu guztien artean, bat Brownena zen eta hark erantzun egin zion eta, gainera, retuit egin zion.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa