Gaztea

musika

musika

Sari-banaketa

Adele, Brit Sarietako izarra

L.Z.

2012/02/22

Disko onenaren eta emakumeen artean abeslari onenaren sariak eraman ditu Adelek. Coldplay, Rihanna, Bruno Mars, Foo Fighters, Ed Sheeran eta Lana del Rey ere sarituak izan dira.

Adele Brit sarietako protagonista bihurtu da bart. "21" diskoari esker, bi sari eskuratu ditu 23 urteko abeslari ingelesak. Londreseko 02 Arenan ospatutako ekitaldian disko onenaren eta emakumezkoen artean abeslari onenaren sariak eman zizkioten Adeleri.

Beltzez eta soineko luze batekin jantzita azaldu zen kantari britainiarra Brit Sarietara eta, zalantzarik gabe, sari-banaketako protagonista izan zen. Halere, ez zuen single onenaren golardoa eskuratzea lortu. Hain zuzen ere, One Direction taldeak jaso zuen sari hau, "What Makes You Beautiful" kantuari esker.

Gainerako sariak

Coldplayren "Mylo Xyloto", Florence and the Machinen "Ceremonials", PJ Harveyren "Let England shake" eta Ed Sheeranen "+" lanekin lehiatu zen Adele disko onenaren saria eskuratzeko.

Ed Sheerane bi sari jaso zituen: abeslari berri onenarena eta gizonezkoen artean artista onenaren sariak, hain zuzen eta Coldplay talde britainiar onena izendatu zuten. Bestalde, nazioarteko gizonezko artista onenaren golardoa Bruno Marsentzat izan zen eta emakumezkoen artean, berriz, Rihannarentzat. Nazioarteko taldeei dagokionez, Foo Fighters izan zen nagusi eta abeslari berrien artean, Lana del Rey.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa