Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Bideoklip berria

Rihanna 'geisha' bilakatuko da laster

Nagore Valle

2012/03/26

Abeslariak ''Princess of China'' kantaren bideokliparen lehenengo irudiak erakutsi ditu twitterren daukan kontuan.

  • Rihanna bideoklipean. Argazkia: Twitter

    Rihanna bideoklipean. Argazkia: Twitter

Iruzkinak

Rihannaren single ugari daude mundu osoko zerrendetan une honetan; “Birthday Cake”, “Where Have You Been” eta Jay Z ekoizlearekin egindako “Talk That Talk”.

Oraingoan, “Princess of China”, Coldplayrekin egin duen abestiaren bideokliparen lehenengo irudiak publikatu ditu bere twitterrean Barbadoseko abeslariak. Bertan, geishena bezalako jantzi batekin ikus dezakegu, txinatar baten itxura ematen dion makillajea duela.

Abestia Coldplayren Mylo Xyloto disko berriaren bigarren singlea da eta “Charlie Brown” kantaren promozioa bukatu bezain laster emango dute ezagutzera, nahiz eta diskoa atera zutenetik abesti deskargatuenen zerrendetan lehenengo postuetan egon.

Jakina da artistari asko gustatzen zaiola bere irudiarekin jolastea (ilea kolorez aldatzea, jantzi bereziak eramatea...) baina zuri zer iruditzen zaizu abeslariaren look berri hau?

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena

© EITB - 2014 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#