Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Bideoklip mitikoa

Denboraren makina: Aqua taldearen ''Barbie Girl''

Nagore Valle

2012/06/01

90ko hamarkadako abesti ezaguna berreskuratu dugu Gazteako atal honetan.

Iruzkinak

Bideoak (1)

Erabiltzaile baten proposamenari jarraituz, “Barbie Girl” Aqua taldearen abesti bitxiaren bideoklipa berreskuratu dugu gaur, Gazteako “Denboraren makinari” esker.

Aqua 1994an sortutako pop-dance taldea da, eta Rene Dif, Claus Norreen, Soren Rasted eta Lene Nystrom danimarkar eta norvegiarrek osatzen dute.

90eko hamarkadaren amaieran izugarrizko arrakasta izan zuen Aquak ''Barbie Girl'' abestiari esker. Kanta hori 1997an argitaratu zuten, Aquarium diskoaren barnean, eta taldeko kideak oso ezagun egin ziren, Eskandinavian batez ere. Kantaren arrakasta Europa eta Ameriketako Estatu Batuetara zabaldu zen, eta han ere musika zerrendetako postu gorenak eskuratu zituzten.

Arrakasta horri esker, 18 hilabetetan 26 herrialdeetara eraman zituen kontzertu biran murgildu zen taldea, eta Aquarius izeneko bigarren lana kaleratu zuen.

2001ean, haien arteko desadostasunak zirela eta, taldekideek Aqua desegitea erabaki zuten. Hala ere, 2009an berriz elkartu ziren euren abesti arrakastatsuenak bilduko zituen diskoa kaleratzeko. 2011n, berriz, abesti berriez osatutako hirugarren diskoa argitaratu zuten.

Aipatzekoa da, Mattel enpresak demanda bat ipini ziola taldeari euren abestian Barbie izen komertziala erabiltzeagatik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa