Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Abesti berriak

Red Hot Chili Peppersek hemezortzi kanta berri kaleratuko ditu

Nagore Valle

2012/06/01

Urtea amaitu aurretik abesti berri ugari kaleratzeko asmoa dauka talde estatubatuarrak.

  • Red Hot Chili Peppers.

    Red Hot Chili Peppers. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Red Hot Chili Peppers taldeak bi EP kaleratu ditu azkenaldian; bata apirilean, eta bestea maiatzean. Oraingoan, datozen hilabeteetarako prestatu dituzten proiektuen berri eman dute taldeko kide batzuek.

Michel Balzary Fleak, taldeko baxu-jotzaileak, adierazpen interesgarriak egin ditu Twitterreko bere profilean. Dirudienez, material berria idatzi zuten taldekideek, azken kontzertu biran zeuden bitartean, eta urtea amaitu aurretik kaleratzeko asmoa daukate: “Datozen sei hilabeteetan, 18 kanta kaleratzeko asmoa daukagu, batzuk formatu digitalean eta beste batzuk binilo formatuan”.

Gainera, Chad Smithek ere taldearen azken diskoaren grabazioan hamar kanta berri gehiago grabatu zituztela adierazi zuen aspaldi. Taldeko bateria-jotzailearen arabera, baliteke abesti horiek aurten argitaratu nahi dituzten lan berrietan egotea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#