Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Carly Rae Jepsen bigarren aldiz Top Gazteako lehen postuan

Ane Roteta

2012/06/02

"Call me maybe" kantuarekin lehen postuan mantentzen da artista gaztea, eta bigarren eta hirugarren postuan ere ez da aldaketarik izan aste honetan.

  • Carly Rae Jepsen.

    Carly Rae Jepsen.

Iruzkinak

Zuen botoei esker zerrenda berri bat osatu dugu aste honetan ere, eta bigarren aldiz jarraian Carly Rae Jepsen artista da nagusi "Call me maybe" abestiarekin. Bigarren eta hirugarren postuetan ez da aldaketarik izan eta aurreko astean bezala, bigarren lekuan dugu Enkore talde bilbotarra "Dantzan, dantzan" kantuarekin, eta hirugarrenean, Nicki Minaj "Starship"ekin.

Laugarren postutik aurrera badaude aldaketak, ordea, eta gorakada nabarmenak izan direla aipatzekoa da. Izan ere, Maroon 5 eta Wiz Khalifa hamalaugarrenean zeuden aurreko astean "Payphone" kantuarekin, eta laugarren postuan kokatu dira oraingoan. Tacabroren "Tacata" abestiak ere arrakasta handia izan du, zerrendagai izatetik bosgarren postura igaro da eta, eta Jason Derulok ere zorte handia izan du, izan ere, hamabosgarren postutik seigarrenera pasatu da "Breathing" kantuarekin. .

Jennifer Lopezen eta Pitbullen "Dance again" kantuak ordea behera egin du, eta aste honetan zazpigarren postuan daude. Jarraian, Rihanna dugu "Where have you been" abestiarekin. Ondoren, Fun eta Janelle Monae ditugu "We are young" kantuarekin, eta hamargarrenean Gotye eta "Somebody that I used to know".


Horrela geratu dira zerrendaren hurrengo postuak:


11. Lauroba: "Zer egin eta zer izan"
12. Pitbull feat. Chris Brown: "International love"
13. Adele: "Someone like you"
14. Madonna: "Girl gone wild"
15. B.o.B.: "So good"
16. LMFAO: "Sorry for party rocking"
17. The Uski's: "Tximinotan"
18. Keane: "Silenced By The Night"
19. Esne Beltza: "Nahi dut"
20. Katy Perry: "Part Of Me"

Azkenik, hauek dira aste honetako zerrendagaiak:

Coldplay + Rihanna: "Princess"
Flo Rida: "Whistle"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#