Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Nobedadeak

U2 taldea disko berria prestatzen dabil

L.Z.

2012/06/04

Grabazio estudioan daude jada, dena den, oraindik ez dute disko berriari buruzko xehetasunik eman. Bonoren hitzetan, "zerbait berezia" izango da U2ren berriena.

  • U2.

    U2.

Iruzkinak

Munduko musika talde garrantzitsuenetakoa da U2, halere, dirudienez urrutiago iritsi nahi du laukote irlandarrak. Izan ere, Bonok adierazi du oraindik ase gabe daudela eta abesti berriak grabatzen jarraitu nahi dutela. "Taldekide ezin hobeak ditut. Gauza berriak egiteko gogoz gaude eta argi daukagu talde indartsu bat izaten jarraitzeko U2k zerbait berezia kaleratu beharko duela".

Hori dela eta, grabazio estudioan bilduta daude lau taldekideak eta Bonoren hitzetan, inoizko momenturik onena bizi du taldeak. "1979tik bizi izan ditugun hiru asterik onenak pasatu ditugu orain", esan du.

Halere, momentuz ez dute lan berriari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Noiz iritsiko ote da U2ren berriena?


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa