Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Zerrenda

Beyonceren ''Crazy in Love'', 2000ko hamarkadako abestirik onena

Nagore Valle

2012/06/05

'NME' aldizkariaren arabera, abeslari estatubatuarrak 2003an kaleratutako kanta da hamarkada horretako abestirik garrantzitsuena.

  • Beyonce.

    Beyonce. Argazkia: Sony Music

Iruzkinak

90eko hamarkadako zerrenda eratu ondoren, 2000ko hamarkadako ehun kanta onenen zerrendarekin dator New Musical Express aldizkari britainiarra.

‘Crazy in Love’ Beyonceren kantak eskuratu du zerrendaren lehenengo postua. Estatubatuarraren kanta 2003an egin zen ezagun, eta bi Grammy irabazi zituen. Abesti horretan, Beyonce senarrarekin, Jay Zrekin, lankidetzan aritu zen. Jarraian, zerrendaren bigarren postuan, “Time to Pretend” MGMT New Yorkeko taldearen abestia dago, eta hirugarrenean, The Strokes taldeak 2001ean kaleratutako “Hard to explain”.

Laugarrenean M.I.A.ren “Paper planes” abestia dago. Kanta hori Slumdog millionaire pelikularen soinu bandaren parte izan zen, eta Grammyetan sari bat irabazteko hautagai izan zen. Bosgarrenean aldiz, Outkast taldearen “Hey Ya!” abesti bizia dago.

Zerrendaren postu gorenetan beste hainbat kanta ezagun aurkitu ditzakegu: The Rapturen “House of Jelous Lovers”, Blurren “Out of Time”, eta Artic Monkeysen “A certain romance”, esaterako.

NME aldizkari britainiarra izanik, bertako abeslari eta talde ugarik euren lekua dute zerrendan: Amy Winehouse (29), Radiohead (19 eta 58), Hot Chip (20), Muse (23 eta 79) eta Coldplay (43), besteak beste.

Halaber, beste artista esanguratsu batzuk ere badaude hamarkadako abesti onenen aukeraketa horretan: Rihanna, Emininem, Britney Spears, Kanye West, Kings of Leon...

Zerrenda osoa aldizkariaren webgunean dago ikusgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#