Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aurrerapena

Muse taldeak urrira arte atzeratu du disko berriaren argitalpena

I.U.

2012/08/02

'The 2nd Law' izena izango du Erresuma Batuko bandaren estudioko seigarren lanak. Urriaren 20an Madrilen aurkeztuko du disko berria.

Iruzkinak

Muse bandak urriaren 1ean kaleratuko du The 2nd Law estudioko seigarren diskoa. Hasieran, irailaren 17rako aurreikusi zuten argitalpen data, baina hamabost egunez atzeratu dute.

Aurrerapen gisa,  trailerra baino ez dugu ikusi, oraingoz. Abuztuaren 20an estreinatuko dute Madness lehen singlea. Ez dute, beraz, xehetasun gehiegi eman. Londresen grabatu dutela dakigu soilik, eta David Campbell ekoizle ezagunarekin aritu direla elkarlanean. Orain dela hiru urte argitaratu zuten azken albuma: The Resistance.

Era berean, hainbat kontzertu iragarri ditu talde britainiarrak. Urriaren 20an Madrilen arituko dira zuzenean. Horrez gain, Frantzian, Italian eta Europako beste hainbat herrialde bisitatuko dituzte. Sarrerak ekainaren 14an jarriko dituzte salgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#