Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Film berria

Foo Fighterseko bateria-jotzailea, orain aktore

Nagore Valle

2012/06/07

Taylor Hawkinsek, Foo Fighterseko bateria-jotzaileak, Iggy Popen egingo du zineman.

  • Taylor Hawkins eta Iggy Pop.

    Taylor Hawkins eta Iggy Pop. Argazkia: Getty Images

Iruzkinak

Taylor Hawkinsek zinema mundua probatuko du laster. Foo Fighterseko bateria-jotzaileak CBGB musika areto mitikoaren inguruko film batean parte hartuko du, Iggy Pop musikariarena eginez. Pelikulak New Yorken garai batean egondako punk eta rock musika mugimenduak islatu nahi ditu, areto ezaguna ardatz daukala.

Randall Millerrek zuzenduko du filma, aktore ezagun ugariren laguntzarekin. Grabazioa ekainaren 25ean hasiko da Georgian (Ameriketako Estatu Batuak) eta Hilly Kristalen, CBGB aretoaren jabearen, bizitza islatuko du gehienbat. Horren papera Alan Rickanek egingo du, Harry Potterren pelikuletako Snape irakasle ezaguna antzeztu zuen aktoreak.

Horrez gain, Malin Akerman aktorea Debbie Harry izango da, eta Mickey Summer Patti Smith. Gainera, Joel David, Julian Acosta eta Streven Schub Ramones taldeko kideak izango dira filmean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#