Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Nicki Minaj, Top Gaztea zerrendan nagusi

Ane Roteta

2012/06/09

Abeslaria "Starship" kantuarekin iritsi da gure zerrendaren gorenera, eta hurrengo postuetan Tacabro eta Maroon 5 ditugu.

Iruzkinak

Nicki Minaj hirugarren tokian genuen aurreko astean baina oraingo honetan, lehenengo postua lortu du "Starship" abesti arrakastatsuarekin. Tacabrok ere gora egin du eta bigarren postuan kokatu da "Tacata" kantuarekin, eta Maroon 5 eta Wiz Khalifak ere laugarren postua atzean utzi, eta brontzezko domina lortu dute "Payphone"ekin.

Carly Rae Jepsenek, ordea, behera egin du, eta Nicki Minaji lehenengo postua utziz, laugarrenera jaitsi da aste honetan "Call Me Maybe" kantu dantzagarriarekin. Enkore talde bilbotarra ere beherantz doa, eta "Dantzan, dantzan" abestia bosgarren tokian dago. B.o.Bk ordea gora egin du nabarmen "So good" kantuarekin.

Jennifer Lopez eta Rihanna, ordea, berdin mantendu dira, eta zazpigarren eta zortzigarren postuetan daude, hurrenez hurren, lehenengoa "Dance again" abestiarekin, eta bigarrena "Where Have You Been"ekin. Jason Derulo seigarrenetik bederatzigarren lekura jaitsi da aste honetan "Breathing" kantuarekin, eta Flo Rida zerrendagai izatetik lehenengo hamarren artean egotera pasatu da, "Whistle" abestiari esker.

Hurrengo postuetan artista eta kantu hauek ditugu gure zerrendan:

11.Lauroba: "Zer egin eta zer izan"
12.Coldplay + Rihanna: "Princess Of China"
13.Madonna: "Girl gone wild"
14.Gotye: "Somebody that I use to know"
15.Fun + Janelle Monae: "We are young"
16.LMFAO: "Sorry for party rocking"
17.Keane: "Silenced By The Night"
18.Adele: "Someone like you"
19.Esne Beltza: "Nahi dut"
20.Katy Perry: "Part Of Me"

Amaitzeko, aste honetan ditugun zerrendagaien berri emango dizuegu:
-The Wanted: "Chasing the sun"
-Belako: "Beautiful World"


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#