Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Hiru disko lau hilabetetan

Badakigu Green Dayk noiz argitaratuko duen proiektu berria!

Nagore Valle

2012/06/12

Talde ezagunak '¡Uno! ¡Dos! ¡Tré!' disko trilogia jarriko du salgai irailetik aurrera.

  • Green Day.

    Green Day.

Iruzkinak

Green Day talde ospetsuak urte hasieran jakinarazi zuen bere hurrengo proiektua trilogia bat izango dela. Oraingoan, hiru disko horien argitalpen dataren berri eman du talde estatubatuarrak.

Taldekidek adierazi dutenaren arabera, ¡Uno! ¡Dos! ¡Tré! trilogiako diskoak ez dira denak batera argitaratuko, bakoitzak bere argitalpen data izango baitu. ¡Uno!, trilogiako lehenengo diskoa, irailaren 24an kaleratuko dute; ¡Dos!, bigarren diskoa, azaroaren 12an argitaratuko dute, eta, azkenik, ¡Tré!, hirugarren diskoa, urtarrilaren 14an jarriko dute salgai. Data horiek Europako argitalpenei dagozkie; Amerikako Estatu Batuetan egun bat geroago kaleratuko da lan bakoitza.

Taldeko kideek behin baino gehiagotan adierazi dutenez, euren ibilbideko garairik emankorrenean daudelako erabaki zuten trilogia bat egitea: “Sormen maila handiko garai batean gaude, eta, horri esker, inoiz egin dugun musikarik onena sortu dugu”. Green Dayren proiektu berria Rob Cavallok ekoitzi du, aurretik taldearen American Idiot lanaren prestakuntza egin zuen ekoizleak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#