Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertuak

Eli ‘Paperboy’ Reed, Glasvegas eta The View, BBK Salan eta Alhondigan

Nagore Valle

2012/06/14

Horiez gain, Supersubmarinak eta Glen Hansardek hartuko dute parte BBK Live jaialdiaren harira antolatu diren ekimenetan.

  • Supersubmarina.

    Supersubmarina.

Iruzkinak

Aspaldi jakinarazi genizuen Bob Dylan Guggenheim museoaren zabalgunean arituko zela uztailaren 11n, BBK Live jaialdiaren inguruko ekitaldietan. Oraingoan, Kobetamendin ospatuko den jaialdiaren harira antolatu diren beste hainbat talde eta artistaren emanaldien berri emango dizuegu.

Urtarrilaren 13an hasi zen Bilbao BBK Live Bereziak zikloa; hori dela eta, artista ugariren kontzertuak izan dira BBK Live Salan. Horiekin jarraitzeko, Glen Hansarden (uztailaren 10ean), Eli Paperboy Reeden (uztailaren 13an) eta Supersubmarinaren (uztailaren 14an) kontzertuak antolatu dituzte arduradunek. Emanaldietarako sarrerak BBK sarean eros daitezke.

AlhondigaBilbaon ere antzeko ziklo bat antolatu dute. Horretan, Glasvegas eta The View taldeen doako kontzertuak antolatu dituzte. Glasvegas eskoziarren zuzenekoa uztailaren 13an izango da, 13:30ean, eta The View taldearena hurrengo egunean, ordu berean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#