Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Agurra

Komako abeslariak taldea utzi du

L.Z.

2012/06/14

Rafak, Natxok eta Juan Carlosek Koma taldeak duela bi hamarkada hasitako ibilbidearekin jarraitzeko asmoa dute eta 2013an disko berria kaleratuko dute.

  • Koma.

    Koma.

Iruzkinak

Birgi Duke Koma taldeko abeslariak taldea utzi duela iragarri du. Hain zuzen ere, mezu honekin agurtu da Duke: "20 urtetan Koma taldearen trena gidatzen egon ostean, hurrengo geltokian jaisteko erabakia hartu dut. Eskerrak eman nahi diet taldekideei eta, baita, urte hauetan jarraitu nautenei. Aurrerago ikusiko dugu elkar. Osasuna, guztiontzat!".

Halere, Rafak, Natxok eta Juan Carlosek Koma taldeak duela bi hamarkada hasitako ibilbidearekin jarraitzeko asmoa dute eta, aurreikusitakoaren arabera, 2013ko udaberrian disko berria kaleratuko dute.

Gainera, datorren astetik abendu hasierara bitartean, hainbat kontzertu eskainiko dituzte. Azaroaren 24an, adibidez, Bilbon joko dute eta abenduaren 1ean, Iruñean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#