Gaztea

musika

musika

"Sticky & Sweet 2009" bira

Martxoaren 5ean jarriko dituzte salgai Madonnaren Madrilgo kontzerturako sarrerak

Garazi Urdanpilleta

2009/02/19

Bartzelonako emanaldikoak eskuragarri daude jada. Zaragozako kontzertuko sarrerei buruzko daturik ez dute eman oraindik.

Madonnak udan berriz ere ekingo dio "Sticky &' || 'amp; Sweet" birari eta&' || 'nbsp; uztailaren 23an kontzertua emango du Madrilgo Vicente Calderón futbol-zelaian. Martxoaren 5ean jarriko dituzte salgai zuzeneko horretarako sarrerak, Live Nation enpresa antolatzaileak jakinarazi duenez.&' || 'nbsp;

Bi egun lehenago, uztailaren 21ean, Bartzelonako Estadio Olinpikora iritsiko da kantariaren ikuskizuna eta kontzertu horretarako sarrerak salgai daude jada 65 eta 175 euro arteko salneurrian.

Zaragozan ere zuzenean aritzekoa dela jakinarazi zuten atzo. Uztailaren 25ean izango da kontzertua baina sarrerei buruzko informaziorik ez dute eman oraindik.&' || 'nbsp;

Hard Candy azken diskoa aurkezteko biraren bigarren zatia uztailaren 4an abiatuko du artistak eta Europa osoa zeharkatuko du. Ohiko hirietara heltzeaz gain, sekula bisitatu gabeko herrialdeetara ere iritsiko da bira, tartean Europa Ekialdera eta Eskandinaviara.

"Sticky &' || 'amp; Sweet" biraren lehen zatiaren baitan, iragan udan Valentzian eta Sevillan aritu zen zuzenean poparen erregina. Guztira, 2,3 milioi pertsonak ikusi zuten zuzenean artistaren ikuskizun ikaragarria, munduko 58 herrialdetan.

Londres, Manchester, Werchter (Belgika), Oslo, Helsinki eta Gotemburg (Suedia) hirietarako sarrerak agortu dira jada.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa