Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Nahasketa

Ojos de Brujo taldearen musikari buelta bat eman dio DJ Makalak

Nagore Valle

2012/06/20

UrbanWorld Records diskoetxeak abiatutako proiektuan parte hartu du Gazteako DJ ezagunak.

  • Al Lindrum presents Ojos De Brujo Reworked.

    Al Lindrum presents Ojos De Brujo Reworked.

Iruzkinak

UrbanWorld Records diskoetxeak buelta bat eman nahi izan dio Ojos de Brujo taldearen musikari, eta, horretarako, taldearen bost abesti aukeratu eta horiek nahasteko aukera eskaini die zenbait DJri. Al Lindrum DJ eta ekoizle ezaguna eta DJ Makala, “Boom Shaka Laka”Gazteako saioaren aurkezlea, ditugu horien artean.

Nahasketa horiekin disko berezia kaleratuko dute ekainaren 28an: Al Lindrum presents Ojos De Brujo Reworked.

Proiektua diskoetxeak eta Al Lindrum ekoizleak abiatu zuten. Daniarra izan arren, Bartzelonan bizi izan zen azken hori denbora luzean, eta bertan ezagutu zituen Ojos de Brujo taldeko kideak.

Aukeratutako bost abestiak “Ventilaor R-80”, “Sultanas de Merkadillo”, “Todo Tiende”, “Una Verdad Incómoda” eta “Nueva Vida“ izan dira, eta Ojos de Brujosen flamenko kutsuari reggae, dance, funk eta bestelako estiloen elementuak nahasteko saioa egin dute DJ parte-hartzaileek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa