Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertuak

Gose, La Fuga eta Esne Beltza, Donostiako Aste Nagusian

Nagore Valle

2012/08/12

Fuel Fandango, Anai-Arrebak, Ken Zazpi eta beste hainbat artista ere arituko dira Donostiako jaietan abuztuaren 11tik 17ra.

  • Esne Beltza, Durango Plateruena 2011.

    Esne Beltza, Durango Plateruena 2011. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Donostiako Aste Nagusiak hartuko du Gasteizko jaien lekukoa.
Atzo Zea Mays eta Doctor Deseoren txanda izan zen, eta gaurkoan Esne Beltzak emango du kontzertua.

Astelehenean, abuztuaren 13an, La Fuga taldea izango da taula gainean Donostian. 

Asteartean, aldiz, dance musikaren txanda iritsiko da Aste Nagusi Dance ekitaldiaren eskutik.

Asteazkenean, abuztuak 15, Gose eta Fuel Fandango arituko dira Donostian, eta hurrengo egunean, 100% Gourmet hip hop proiektuak hartuko du agertokia Mala Rodriguezekin batera.

Aste Nagusiaren azken egunean, abuztuaren 17an, Anai-Arrebak eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.  Egitarau ofizialaz gain, Donostiako Piratek ere proposamen ugari antolatu dituzte aste osorako.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#