Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Astearteetan eta ostegunetan

ETB-3ko Gaztea Live saioko kontzertuak, Alhondigan ikusgai

L.Z.

2012/06/20

Live Music Experience erakusketak Gaztea Live saioan emititutako kontzertu mitikoak jasoko ditu. Sarrera doakoa da.

  • Gaztea Live.

    Gaztea Live.

Iruzkinak

Ekainaren 7an ireki zituen ateak, Bilboko Alhondigan, Live Music Experience erakusketak eta irailaren 2ra arte, azken 40 urteetan musikak izan duen ibilbidea erakutsiko dute hainbat ekimenek.

Ekainean, uztailean eta abuztuan, adibidez, ETB-3ko Gaztea Live saioak orain arte eskainitako zenbait zuzeneko ikusteko aukera izango dute Alhondigara gerturatzen direnek.

Ostegun honetan, 2009an Kobetasonic jaialdian jasotako irudiak emitituko dituzte eta ekainaren 26an, Hertzainak taldeari buruzko saio berezia.

Egitarau osoa

Osteguna, ekainak 28: Azkena Rock Festival 2009 (I)

Asteartea, uztailak 3: Gose eta Anger

Osteguna, uztailak 5: Katukale, Kortaturen programa berezia

Asteartea, uztailak 10: Audience Bilborock

Asteartea, uztailak 17: M-ak Tolosan, 1987

Osteguna, uztailak 19: Pablo Milanés

Asteartea, uztailak 24: Delorean, Extraperlo, 2011

Osteguna, uztailak 26: Azkena Rock Festival 2010 (I)

Asteartea, uztailak 31: Ruper Ordorika Zuzenean 1996

Osteguna, abuztuak 2: Azkena Rock Festival 2010 (II)

Asteartea, abuztuak 7: La Pegatina 2011

Osteguna, abuztuak 9: U2 Live from Mexico 1997

Asteartea, abuztuak 14: Itoizen berezia

Osteguna, abuztuak 16: Flaco Jiménez

Asteartea, abuztuak 21: Xabier Lete Donostiatik

Osteguna, abuztuak 23: Azkena Rock Festival 2009 (II)

Asteartea, abuztuak 28: BBK Live 2009 (I)

Osteguna, abuztuak 30: BBK Live 2009 (II)

Sarrerak eta ordutegia

Sarrera doakoa da eta ekainean 19:00etan hasiko dira emanaldiak. Uztailean eta abuztuan, berriz, 20:00etatik aurrera emango dituzte Gaztea Live saioko kontzertuak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa