Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertua

Wilco Bilbon arituko da, urriaren 14an

Erredakzioa

2012/06/29

Jeff Tweedyren taldea Euskalduna Jauregian izango da. Sarrerak salgai daude eta Ticketmaster sarean eskuratu daitezke.

  • Wilco.

    Wilco.

Iruzkinak

Wilco talde estatubatuarra Bilboko Euskalduna Jauregian arituko da urriaren 14an. Antolatzaileek zabaldutako informazioaren arabera, sarrerek 32 eta 100 euro bitarteko prezioa izango dute eta Ticketmaster sarean eskuratu daitezke dagoeneko.

20:15ean hasiko da talde gonbidatuaren kontzertua (oraindik baieztatu gabe dago nor izango den) eta 21:30ean aterako da taula gainera Wilco talde estatubatuarra. Euskalduna Jauregiko iturriek jakinarazi dutenez, bi orduko zuzenekoa izango da.

2007ko azaroaren 11n jo zuen azkenekoz Wilcok Bizkaiko hiriburuan eta iaz Donostian egon zen.

Une honetan rock talde garrantzitsuenen artean kokatzen da Wilco. Besteak beste, "How to fight loneliness", "Jesus, etc." eta "I am trying to break your heart" dira bere kanturik entzunenak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#