Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Madrilen

El Columpio Asesino bikain, Musika Independentearen Sarietan

I.U.

2012/06/27

Bost izendapen zituen talde nafarrak, eta guztiak lortu ditu: abesti onena (''Toro''), zuzeneko onena, rock disko onena, artista espainiar onena eta ekoizpen onena.

  • El Columpio Asesino Musika Independientearen Sarietan.

    El Columpio Asesino Musika Independientearen Sarietan. Argazkia: Arigato Comunicacion

Iruzkinak

El Columpio Asesino taldea bost aldiz igo da Artea Coliseum antzokiko agertokira, Madrilen, Musika Independentearen Sarien laugarren edizioan. Zuzeneko onenaren saria jaso dute nafarrek. Ondoren, Iñaki de Lucasek Diamantes diskoan egindako ekoizpena izan da garaile. Jarraian, rock disko onenaren saria irabazi dute iruindarrek. ''Toro'' abestia izan da denen artean gehien nabarmendu dutena, eta, azkenik, artista espainiar onenaren kategorian ere lortu dute garaikurra.

DJ Makalak ez du zorterik izan, eta, ez du munduko musiken album onenaren saria irabazi.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#