Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Azaroan

Sallie Ford & The Sound Outside taldea Bilbon arituko da

I.U.

2012/06/27

Azkena Rock jaialdian arrakasta lortu ostean, estatubatuarrek kontzertua eskainiko dute aurtengo neguan Bilboko Azkena aretoan.

Iruzkinak

Sallie Ford & The Sound Outside laukotea Bilbon arituko da zuzenean datorrean azaroaren 29an, Azkena aretoan. Dirty Radio diskoa argitaratu zuen taldeak 2011ko amaieran, eta ikaragarrizko arrakasta lortu zuten.

Rock doinuez gain, beste hainbat estilo uztartu dituzte oregondarrek beraien abestietan. Soul, blues, swing, jazz eta country ukituez apaindu dituzte kantak.

Bilbora iritsi aurretik, Bartzelona (azaroaren 27an) eta Madril (azaroaren 28an) ere bisitatuko dituzte Sallie Ford eta konpainiak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#