Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Asteko diskoak

50 Cent eta Chris Brown disko berriarekin datoz

Nagore Valle

2012/07/02

Kate Ryanen album berria ere eskuragai izango da aste honetatik aurrera

  • Chris Brown.

    Chris Brown. Argazkia: Abeslariaren facebook ofiziala

Iruzkinak

Denetarik daukagu aste honetan disko berrien atalean: 50 Centek rap musika eta dance estiloa nahastuko ditu Five diskoan, Chris Brownek R&B estiloa jorratuko du Fortune albumean, eta Kate Ryanek ingelesez eta frantsesez abestuko digu Electroshock lanean.

50 Cent rap musikari ezagunak Five (Murder by numbers) lana argitaratuko du bihar, uztailaren 3an. Disko horretan dance estilora hurbildu da 50 Cent, bere ibilbidearen adierazgarri den hip hopa alde batera utzi gabe. Gainera, lankidetza esanguratsuak izan ditu estatubatuarrak, Emimemena adibidez.

Chris Brownen Fortune lan berria ere asteartetik aurrera izango da eskuragai. “Turn up the music” kanta da diskoaren lehenengo singlea, eta "Strip", Kevin McCallekin egindako kanta, diskoaren aurrerapen abestia. Albumaren bertsio arruntaz gain, edizio berezi bat kaleratuko du Brownek; horretan, abesti osagarriak egongo dira eta azal berezia. Besteak beste, Wiz Khalifak eta Big Seanek hartu dute parte Chris Brownen proiektu berrian.

Kate Ryanen album berriarekin bukatuko dugu disko berrien errepaso hau. Abeslari belgikarrak Electroshok argitaratuko du asteartean. Ingelesez eta frantsesez idatzitako kantak eskainiko dizkigu musikariak, Tim Foxen gidaritzapean egindako diskoan. Lehenengo singletzat “LoveLife” kanta aukeratu du Ryanek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#